XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Japondarren erasoa Pearl Harbour-ko amerikarren baseari, 1941eko abenduan

Aldiberean, ejerzito alemandarrak bere indar guztiekin eraso egin zion Errusiari hegoaldetik; Kaukasoko petrolio putzuhanditara jo nahi bait zuen.

Maiatzaren 16an Kerch-hiriaz jabetu ziren eta Kaukasorako bidea irekirik geratu zen.

Rostovi ere gogor eraso zioten, eta hiri hau ere azkenean mendera etorri zitzaien uztailako azken eguntan.

Hartaz Maikop eta Groznov-eko petrolio putzuen jabe egin ziren eta Elburz-eko mendi gailurrean beren bandera hedatu ahal izan zuten.

Irailaren 5ean Stalingrado hirian sartu zitzaizkigun eta tropa alemandarrak Errusiaren jaun eta jabe zirela ustetan zeudenean, ez zuten ikusten beren hilobiak ireki besterik ez zutela egin, errusiarrek aukeratu bait zuten hiri horixe alemandar ejerzitoari oldar egiteko.

Negua hurbil egoteak batetik eta beren aberritik oso urrun ibiltzeak bestetik tropa alemandarrak behar zutenaz hornitzea oso zaila bihurtzen zuen.

Irailaren 23an hasi zuten errusiarrek beren ofensiba lazkarria; alboko puntu anitzetatik eraso zieten lehenik alemaniarrak bakandurik eta zeharo inguraturik gera zitezen.

Hilabete luzez borroka, gosea, hotza eta etsipena jasan ondoren 1943.go urtarrilaren 30ean ejerzito alemandarrak, hirurehun mila gizonek baino gehiagok osatua zenak, porrot egin zuen eta Von Paulus gudalburu nagusia atzipetua izan zen.

Bienbitartean, ingelesek ofensiba bat askatu zuten Afrikan eta Rommel garaitua izan zen.

Une hontara iritxi zirenean gudu arazoak, ifaramerikarrak guduan sartzea ekarri zuen arrakasta eraginkorrena sentitu zen; amerikar tropak izan ere, 1942ko azaroaren 8an Marruekos eta Arjelian lurratu zutelarik, Erresistentziko frantses tropen aldetik, Tripoli, Tunez eta Bizerta menderatu zuten.

Egun batzu igaro zirelarik, aliatuak Afrikako ifarralde guztiaren jabe genituen.

Gertakizun honek italiarren gogo guztiak itzaldu zituen, ararteraino ere ez bait zuten suhar gehiegirik erakutsi batere gogoko ez zitzaien gudu hartan parte hartzeko.